22. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2020ko urtarrilaren 13ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Atarrabiako Bake Epaitegia: Raúl Hernández Amillano eta Leire Erbiti Irisarri jaun-andreak, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Aresoko Bake Epaitegia: Eva Gurucharri Pellejero andrea, bake epaile titular.

Bosgarrena.–Biurrun-Olkozko Bake Epaitegia: Alejandro Labiano Delgado eta Izaskun Ibañez Bedmar jaun-andreak, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Garesko Bake Epaitegia: Javier Márquez Irurtia eta Virginia Crespo Rodrigo jaun-andreak, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Zazpigarrena.–Tirapuko Bake Epaitegia: Joseba Andoni Ojer Lacunza jauna, bake epaile titular.

Zortzigarrena.–Lezaungo Bake Epaitegia: Miguel Angel San Martin Ijurco eta Carmen López Salanueva jaun-andreak, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Bederatzigarrena.–Iguzkitzako Bake Epaitegia: Jesús Javier Garín Zabala eta José Andrés Barandiarán Pérez jaunak, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Hamargarrena.–Etaiuko Bake Epaitegia: Rubén Alegría Sos jauna, ordezko bake epaile.

Hamaikagarrena.–Sartagudako Bake Epaitegia: Cristina Ciriza Astrain andrea, ordezko bake epaile.

Hamabigarrena.–Azkoiengo Bake Epaitegia: Juan Maunel Ruvio Berrendero jauna, ordezko bake epaile.

Hamahirugarrena.–Erroko Bake Epaitegia: Adriana Marmaun Juanena eta Juana María Urbelz Inda andreak, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Hamalaugarrena.–Urrotz-Hiriko Bake Epaitegia: Itsaso Anabitarte Corres andrea, bake epaile titular.

Hamabosgarrena.–Lizoaingo Bake Epaitegia: Miren Aintzane Colas Altamira andrea, bake epaile titular.

Hamaseigarrena.–Eguesko Bake Epaitegia: Rosario del Pilar Llive Guamba eta Mercedes Fernández Soliño andreak, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Hamazazpigarrena.–Arangurengo Bake Epaitegia: Eva Pezonaga Asiain andrea, bake epaile titular.

Hemezortzigarrena.–Kasedako Bake Epaitegia: Ivan Cidraque Valbuena eta David Jauregui Oneca jaunak, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Hemeretzigarrena.–Ribaforadako Bake Epaitegia: Sergio Borja Melendo jauna, bake epaile titular.

Izendatzeko erabakien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 13an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2000975