22. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

3/2020 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko urtarrilaren hogeita bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu batzuk sortzen dira plantilla organikoan, ondotik aipatzen direnak; behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko Gastuen Aurrekontuaren I. kapituluan:

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia.

–Gizarte-hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10905 zenbakia duena.

–Gizarte-langilea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 10906 eta 10907 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Ingeleseko B1 maila edukitzea eskatzen da bietan.

–Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 10908, 10909 eta 10910 zenbakiak dituztenak.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

–Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 10911 eta 10912 zenbakiak dituztenak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2001123