218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03822 JV/br espedientea.
Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Jon Oronoz Zubillaga.

Helbidea: Sakulu Auzoa, Aritzeta Etxea, 4 bis, 31880 Leitza (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Errementanea.

Eskatutako emaria: 0,057 l/s.

Tokia: Sakulu auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Instalazioak honakoak dira: hargunerako kutxatila bat, hormigoizkoa, eta bertatik ateratzen den hodi bat, 6 m-ko luzera eta hazbeteko diametroa duena, ura eramateko 2 m³-ko edukiera duen erregulazio biltegi bateraino. Ura biltegi horretatik Errementanea baserriraino eramateko, hodi bat doa lurpean, 3/4 hazbeteko diametroa eta 206 metroko luzera duena; Arritxeneko erreka gurutzatzen du ohearen azpitik, metro bateko sakoneran. Ura landetxe baterako erabiltzen da (etxerako eta abeltzaintzarako).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko irailaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2010258