218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Jurramendiko Mankomunitatearen antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamenduan, eta sozietate kudeatzaileekiko harremana.
Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2020ko ekainaren 25ean egin batzar orokor arruntean, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea Mankomunitatearen antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamenduan egindako aldaketa.

Erabakia 2020ko abuztuaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean entitatearen Idazkaritzan, eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, testu berari urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez emandako idazketan, aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da eta bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lizarran, 2020ko irailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

ADOSTUTAKO ALDAKETA

1. artikuluari 6. paragrafo bat gehitzen zaio. Hona testua:

6.–Mankomunitateko Batzarreko udal ordezkariek beraien botoa eskuordetu ahalko dute honako egoera eta baldintza hauetan:

a) Bere amatasunaren kariaz batzarraren bilkuretara joaterik ez duen ordezkariak bere botoa beste ordezkari baten esku utzi ahalko du, erditu ondoko sei asteetan.

Aitatasunagatiko baja, edoskitzea edo haurdunaldia ez dira arrazoi izanen boto eskuordetzea egiteko, salbu eta arriskuko haurdunaldia dagoenean, mediku arduradunak behar bezala ziurtatua.

b) Ospitaleratua egoteagatik edo, behar bezala frogaturik, eritasun larria izateagatik bilkuretara joaterik ez duen ordezkariak bere botoa beste zinegotzi baten esku utzi ahalko du.

c) Baja medikoa egiaztatzeko, osasun ziurtagiri sinatua aurkeztu beharko da, elkargokide zenbakia zehaztuta eta pairatzen duen eritasunaren larritasuna jasota.

d) Osoko bilkuretan baizik ez da posible izanen botoa eskuordetzea, inoiz ez batzordeetan, lan bileretan edo bozketa behar duten bestelako egoeretan.

e) Ordezkari batek ez du inoiz izanen boto bat baino gehiago bere esku utzia.

f) Besteen esku utzitako botoen kopurua ez da inoiz izanen Udalbatza osatzen duten ordezkarien erdia baino gehiago.

g) Botoa eskuordetzeko aldia ez da inoiz urtebete baino luzeagoa izanen.

Iragarkiaren kodea: L2010722