218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Aldaketa lurzoru urbanizaezineko hirigintza arauetan, 47. artikuluan. Behin betiko onespena

Utergako Udalak, 2020ko abuztuaren 24an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Utergako Arau Subsidiarioetako hirigintza-determinazio xehatuak aldatzeko proiektua, Utergako lurzoru urbanizaezinean eraikitzen diren eraikinen eta finken itxituren eraikuntzako ezaugarriak aldatzeko xedez. Ezaugarriok daude jasorik, Utergako Arau Subsidiarioen barnean, Hirigintza Araudiaren “Lurzoru urbanizaezineko hirigintza arauak” XII. kapituluaren “Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak” 47. artikuluaren c) eta f) puntuetan, hurrenez hurren.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Utergan, 2020ko irailaren 16an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriáin.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010701