218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

Herri-larreen eta eskortaren aprobetxamendua, herritarren
arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez. Eskaera

Ibirikuko Kontzejuak, 2020ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan herri-larreak eta eskorta adjudikatzeko baldintza-agirian ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, herri-larreen eta eskortaren aprobetxamenduaren adjudikazioa eska dezaten. Moduari dagokionez, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa izanen da, eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da.

Ibirikun, 2020ko irailaren 15ean.–Kontzejuko burua, María Blanca Iriguibel Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2010618