218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2020ko 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2020ko irailaren 14n egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagozkion 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea amaitutakoan.

Cortesen, 2020ko irailaren 15ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2010657