218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Udal Planeko aldaketa, jarduketa ekonomikoen eremua arautzeko

Udal honetako osoko bilkurak, 2010eko irailaren 30ean, espediente bat onetsi zuen, Artaxoako jarduketa ekonomikoen eremuko determinazio xehatuetan aldaketa puntuala egiteko. Onespen hori 2010ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean. Ikusi da, dena den, orduko hartan ez zela argitaratu ukitutako hirigintzako araudia, eta hortaz, oraingo honetan argitaratzen da, zehaztuta jarraian ageri den moduan geratzen dela 34. artikulua, zehazten duena zer aldaketa egin den Udal Planean jarduera ekonomikoen eremu bat ezartzeko.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2020ko irailaren 14an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2010703