218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko

Anueko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko irailaren 16an, ondoko ebazpena eman zuen. Hona haren testu osoa:

Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzeari dagokionez Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea,

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Anueko Udaleko Marina Perotxena Ibarrola zinegotziaren esku uztea Udal honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkongaiek hala eskatzen dutenean

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Anuen, 2020ko irailaren 16an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2010723