218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

106/2020 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak arautu eta horietarako deialdia egin zen, 2020-2021 ikasturterako.

Martxoaren 5ean Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emandako 36/2020 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta horietarako 2020. urteko deialdia egin, Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak, 2020-2021 ikasturteari begira.

Osasun Ministerioak, 2020ko martxoaren 12an, autonomia erkidego guztiei gomendatu zien euste neurri indartuak hartzeko. Hezkuntzaren esparruari dagokionez, horrek esan nahi zuen irakaskuntzako jarduera presentziala eta hezkuntza arloko jarduera osagarriak bertan behera uztea hezkuntza maila guztietan.

Horregatik, eta Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariak emandako foru aginduen ondorioz, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 13ko 26/2020 Foru Agindua aldatu da, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 15eko 27/2020 Foru Aginduaren bidez. 26/2020 Foru Aginduaren bidez, hezkuntzaren esparruan neurriak hartu ziren koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz. Aldaketa horrek honako hau xedatzen du: “COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, bertan behera gelditzen eta eten egiten dira Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe, etapa, ziklo, gradu, kurtso eta irakaskuntza maila guztietako ikasleen aurreinskripzio- eta matrikulazio-epe guztiak”.

Horren guztiaren ondorioz, etenda gelditu ziren aipatutako kirol modalitate eta espezialitateetarako deituta zeuden sarbide proba espezifikoetan izena emateko eta haiek egiteko epeak.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpena aldatuko duen ebazpen bat emateko, horretan ezar daitezen bai deialdia izanen duten kirol probak, bai mendi-kiroletako eta eskaladako probetan izena emateko eta haiek egiteko data berriak; halaber, hartan aldatuko dira garapen eta kudeaketa alderdi batzuk, batez ere Educa Atarian 2020-2021 ikasturteko ikaskuntzetan izena emateko eta haien sarbide proben deialdietarako ezarritako erregistro telematikoari dagokionez, barne harturik Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoen deialdia.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean xedatutakoari jarraikiz aldatzea 36/2020 Ebazpena, martxoaren 5ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak arautzen dituena eta horietarako deialdia egiten duena 2020-2021 ikasturterako.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Eskolatze Bulegoari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta ukitutako ikastetxeei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko irailaren 15ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Aldatzea 36/2020 Ebazpena, martxoaren 5ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak arautzen dituena eta horietarako deialdia egiten duena 2020-2021 ikasturterako

1. Martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpenaren I. eranskineko 1. oinarriaren 2. atala aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“2. Deialdi honetako probak araubide bereziko kirol irakaskuntza hauetara sartzeko egiten dira:

a) Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako lehen ikasmaila.

b) Mendi Ertaineko erdi mailako bigarren ikasmaila.

c) Eskaladako erdi mailako bigarren ikasmaila.

d) Futboleko erdi mailako lehen ikasmaila.

e) Atletismoko erdi mailako hasierako zikloa”.

2. Martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpenaren I. eranskineko 4. oinarriaren 1. atala aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“1. Izena emateko eskabidea kirol irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxeko bulego administratiboari zuzenduko zaio edo bertan aurkeztuko da.

Izena emateko eskabidea honela aurkez daiteke:

a) Erregistro telematikoaren bidez, Educa-Atariaren bitartez, kirol irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxeari zuzendua, dagokion Tramiteen fitxaren estekan:

–”Kirol irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak: Mendi-kirolak eta Eskalada”.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5869/Pruebas-de-acceso-especificas-para-ensenanzas-deportivas-Deportes-de-Montana-y-Escalada

–”Kirol irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak: Futbola”.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6035/Pruebas-de-acceso-especificas-para-ensenanzas-deportivas-Futbol

–”Kirol irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak: Atletismoa”.

https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8290/Pruebas-de-acceso-especificas-para-ensenanzas-deportivas-Atletismo

b) Aurrez aurre, kasuan kasuko kirol irakaskuntzak ezarrita dauden ikastetxean edo Hezkuntza Departamentuko erregistroan (Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren Lanbide Irakaskuntzak Garatzeko Bulegoari zuzendua, Futbol modalitateko sarbide espezifikoari badagokio).

Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

KIROL PROBA ESPEZIFIKOA

IKASTETXEA

MENDI KIR. ETA ESKALADA

(lehen maila)

SAKANA LH IBP

Zelai, 93

31800 Altsasu

Telefonoa: 948564815

fpsakanalh.educacion.navarra.es/web

MENDI ERTAINA

(bigarren maila)

ESKALADA

(bigarren maila)

ATLETISMOA

(hasierako zikloa)

Nafarroako Kirol Eskola-Escuela Navarra de Deporte

Zangoza kalea, 34

31005 Iruña

Telefonoa: 848 43 15 83/4

formación@fundacionmiguelindurain.com

FUTBOLA

(lehen maila)

Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorra (Lanbide Irakaskuntzak Garatzeko Bulegoari zuzendua)

San Domingo, 8

31001 Iruña

Telefonoa: 848 42 65 49

Izena emateko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeetako zuzendaritzek, 2020-2021 ikasturteko onarpen prozesua salbuespenezkoa denez gero, ikastetxeko bigarren hezkuntzako irakasleei eskatzen ahalko diete, irakaskuntza horiei atxikirik badaude, kirol proba espezifikoen izen-ematea eta antolaketa kudeatzeko zenbait lanetan laguntzeko.”

3. Martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpenaren I. eranskineko 4. oinarriaren 4. ataleko taula aldatzea, mendi-kiroletako eta eskaladako irakaskuntzetako probei dagokienez. Honela idatzita agertuko da:

EPEA

KIROL IRAKASKUNTZAK

2020ko urriaren 1etik 7ra (14:00ak arte), biak barne

Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako kirol teknikaria, lehen ikasmaila

Mendi Ertaineko kirol teknikaria, bigarren ikasmaila

Eskaladako kirol teknikaria, bigarren ikasmaila

4. Martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpenaren 1. eranskineko 6. oinarriaren a) atala aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“a) Sarbide proba Futboleko erdi mailako lehen ikasmailara eta Atletismoko hasierako ziklora:

–Tarifa arrunta: 45 euro.

–Familia ugari orokorreko edo 1. kategoriako kideak eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak: 22,50 euro.

–Familia ugari bereziko edo 2. kategoriako kideak; ekintza terroristen biktimak (baita ezkontidea eta seme-alabak ere); genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita seme-alabak ere); gutxienez %65eko desgaitasun aitortua duten pertsonak, eta langabeak, frogatzen baldin badute langabe izan direla gutxienez sarrera-probetan izena eman aurreko hilabetean (erakunde eskudunak emandako kartillaren bidez): doan.”

5. Martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpenaren 1. eranskineko 7. oinarriaren 1. atala aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“1. Deitutako proba bakoitzean, oro har, izangai kopuru bat onartuko da gehienez kirol proba espezifikoa egiteko:

• 60 izangai Futboleko lehen ikasmailako probetan.

• 25 izangai Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen ikasmailako probetan.

• 25 izangai Mendi Ertaineko bigarren ikasmailako probetan.

• 12 izangai Eskaladako bigarren ikasmailako probetan.

• 30 izangai Atletismoko hasierako zikloko probetan.”

6. Martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpenaren 1. eranskineko 7. oinarriaren 2. atala aldatzea. Honela idatzita agertuko da:

“2. Inskribatzen diren izangaien kopurua proba bakoitzerako adierazitakoa baino handiagoa bada, onartuen zerrenda prestatzeko, lehentasun irizpide hauek erabiliko dira:

a) Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen ikasmailara, Futboleko lehen ikasmailara eta Atletismoko hasierako ziklora sartzeko probak:

–Lehenik: Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak, Nafarroako Futbol Federazioak edo Nafarroako Atletismo Federazioak emandako federazio lizentzia indarduna duten izangaiak, zer dagokien.

–Bigarrenik: Beste autonomia erkidegoetako federazioek emandako federazio lizentzia indarduna duten izangaiak, aipatutako zer kirol dagokien.

–Hirugarrenik: Federazio lizentzia indardunik ez duten izangaiak.

Irizpide horiek aplikatu ondoren lortutako taldeen hurrenkera ezartzeko Hezkuntza Departamentuak 2020-2021 ikasturteko onarpen-prozedurarako egindako zozketa publikoaren emaitzari jarraituko zaio.

b) Mendi Ertaineko bigarren ikasmailara eta Eskaladako bigarren ikasmailara sartzeko probak.

–Lehenik: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen ikasmaila Altsasuko “FP Sakana LH” IBPan egin eta 2020-2021 ikasturtean Mendi Ertaineko edo Eskaladako bigarren ikasmaila –zer proba dagokien– ikastetxe horretan egiteko izena eman dutenak.

–Bigarrenik: Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen ikasmaila beste ikastetxe batzuetan egin eta 2020-2021 ikasturtean Mendi Ertaineko edo Eskaladako bigarren ikasmaila –zer dagokien– “FP Sakana LH” IBPan egiteko izena eman dutenak.

–Hirugarrenik: Aurreko bi egoera horietako batean ez daudenak.

Irizpide horiek aplikatu ondoren lortutako taldeen hurrenkera ezartzeko Hezkuntza Departamentuak 2020-2021 ikasturteko onarpen-prozedurarako egindako zozketa publikoaren emaitzari jarraituko zaio.”

7. Martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpenaren 1. eranskineko 7. oinarriaren 6. ataleko taula aldatzea, mendi-kiroletako eta eskaladako irakaskuntzetako probei dagokienez. Honela idatzita agertuko da:

KIROL IRAKASKUNTZAK-PROBA

PROZEDURAREN FASEA

EGUNAK

Sarbide probak, ondokoetan sartzeko:

–Mendi-kiroletako eta Eskaladako lehen ikasmaila

–Mendi Ertaineko bigarren ikasmaila

–Eskaladako bigarren ikasmaila

Behin-behineko zerrenda

2020ko urriaren 13an

Erreklamazioak

2020ko urriaren 13tik 15era

Behin betiko zerrenda

2020ko urriaren 16an

8. Amaierako paragrafo bat gehitzea martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpenaren 1. eranskineko 14 oinarriari. Honela idatzita gelditu da:

Aipatu informazio- eta orientazio-zereginak irakaskuntza horietan irakasten duten ikastetxe horretako bigarren hezkuntzako irakasleek eginen dituzte.

9. Martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpenaren 1. eranskineko 15.oinarriaren taula aldatzea, mendi-kiroletako eta eskaladako irakaskuntzetako probei dagokienez. Honela idatzita agertuko da:

DATAK (1)

KIROL IRAKASKUNTZAK

2020ko urriaren 21etik 23ra

Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailako lehen ikasmaila

Mendi Ertaineko kirol teknikariaren bigarren ikasmaila

Eskaladako kirol teknikariaren bigarren ikasmaila

(1) Datak inguruabar klimatologiko edo sanitarioen arabera aldatzen ahalko dira. Nolanahi ere, datak garaiz argitaratuko dira kasuan kasuko ikastetxearen iragarki-taulan eta dagokion “Kirol irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak” fitxan (Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es webgunean dago fitxa hori).

10. Bigarren paragrafo bat gehitzea martxoaren 5eko 36/2020 Ebazpenaren 1. eranskineko 16. oinarriaren 2. atalari. Honela idatzita gelditu da:

Kirol irakaskuntzak zein ikastetxetan egiten diren, haiek irakasten dituzten bigarren hezkuntzako irakasleek laguntza eman beharko diete deitutako proba guztietako epaimahai espezifikoei, esleitzen zaizkien zereginak eta funtzioak eginez.

Iragarkiaren kodea: F2010631