218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 9an hartua, Intzako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

Irailaren 23ko 235/2019 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 27ko 35/2019 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; beste deialdi horretan ere Intzako Kontzejuko Batzarra osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Intzako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Intzako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Mikel Ximon Iriondo Odriozola, Juan José Elola Lecuona, Nere Iriarte Legardon, Luis María Ugarte Arruebarrena eta Claudia Rodes Torrontegi jaun-andreak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Intzako Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko irailaren 9an.–Bigarren lehendakariordea, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2010380