218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 9an hartua, Iturmendiko Udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.

Irailaren 20ko 538/2019 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 1eko 209/2019 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udalerrietan tokiko hauteskunde partzialak egiteko; deialdi horretan ere Iturmendiko udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izendatzea Iturmendiko udalerriko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Iturmendiko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek alegia: Imanol Arbizu Perpiña, Francisco Javier Beraza Lanz, Pablo Galarza Fernández, Mikel Galarza Maiza, Iñaki Lizarraga Madinabeitia, Mikel López de Zubiria Gabirondo eta Borja Martínez de Ordoñana Lanz jaunak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Iturmendiko Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko irailaren 9an.–Bigarren lehendakariordea, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2010379