21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Hondakinen arduradunaren izendapena

Lehendakaritzak 2020ko urtarrilaren 15ean emandako ebazpenaren bitartez, eta bat etorriz hondakinen arduradun izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bitartez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak egin duen izendapen proposamenarekin, hura 2019ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen abuztuaren 2an, eta bertako 6. oinarriarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–José M.ª Alcuaz Zaratiegui izendatzea Mairagako Mankomunitateko hondakinen arduradun. C maila. 2019ko abenduaren 19tik hasita.

Bigarrena.–Honako ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Lan Aholkularitzari, behar diren ondorioetarako.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Tafallan, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2000578