21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2020ko urtarrilaren 24an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L2001189