21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Jendaurreko epea iragan denez eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsita gelditu da 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (TAFL) eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bategina (TREP) onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira plantilla organikoa eta langile guztien zerrenda.

Sesman, 2020ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

1. ERANSKINA

Funtzionarioen, administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudunen plantilla organikoa

Funtzionarioa:

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetakoa. (Hutsik). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %33.

Administraria:

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: idazkaria. (Hutsik). Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %5.

Lan-kontratudunak:

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: liburuzaina/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Kontratua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. Lanaldi partziala.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. Lanaldi osoa.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. Lanaldi osoa.

2. ERANSKINA

Administrazio-kontratudunen zerrenda

Deiturak eta izena: Fuertes Martínez, Miguel Ángel. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Egoera administratiboa: jardunean. (Administrazio-kontratua, bitarteko gisa). Udalak onartutako antzinatasuna 2019-12-31n: 27 urte eta 27 egun.

Lan-kontratudunen zerrenda

Deiturak eta izena: Mangado Etayo, María Rosario. Lanpostuaren izena: liburuzaina/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Egoera administratiboa: jardunean. Antzinatasuna: 1993-04-02tik hasita. (Lanaldi partziala, lanaldiaren %54,3).

Deiturak eta izena: Ortega González, Belén. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatua. Egoera administratiboa: jardunean. (Bitarteko gisa, lanaldi osoa). Udalak onartutako antzinatasuna 2019-12-31n: 13 urte, 9 hilabete eta 3 egun.

Deiturak eta izena: García Garraza, María Teresa. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatua. Egoera administratiboa: jardunean (bitarteko gisa, lanaldi partziala). Antzinatasuna: 2005-04-07tik hasita.

Iragarkiaren kodea: L2000708