21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

OS-1.1 exekuzio unitatearen mugapena aldatzeko espedientea. Hasierako onespena

Odietako Alkatetzak 2020ko urtarrilaren 13an eman 3/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen honako espediente hau: “Ostizko OS-1.1. Sektorea deritzon lurzoru urbanizagarriko exekuzio unitatearen mugapena aldatzea Odietako Udal Plan Orokorrean (iparraldean, 186., 67., 68., 176., 187., 247., 250., 40., 41., 249., 188. eta 189. lurzatiak; hegoaldean, 251., 290. eta 206, lurzatiak, Ostizko 9. poligonokoak guztiak)”, Alcanza Outsourcing SL entitatearen eskariz izapidetua.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 142., 143., 72. eta 74. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako, indarrean dagoen testuaren arabera.

Erripan, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2000604