21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

2020rako zerga-tasak

Erroibarko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2020rako zerga-tasak onartzea erabaki zuen. Hona hemen

ERABAKIA:

1.–Ehuneko 0,16ko karga-tasa jartzea hiri eta landa-lurren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.–Ehuneko 3ko karga-tasa jartzea (exekuzio materialaren aurrekontua) eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko (gutxieneko tarifa: 30 euro).

3.–Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren zergari dagokionez, 5/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak aplikatzea, karga-tasa ehuneko 8,6an finkatuz.

4.–1,10 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Erabaki hau behin betikoa da administrazio-bidean, eta, beraren aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko ordena bereko epaitegi edo salan, bi hilabeteko epean, aipatutako argitalpenaren biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau argitaratu eta hurrengo hilabetearen barruan.

Lintzoainen, 2019ko abenduaren 24an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2001092