21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Soberako lurzatiaren kalifikazioa. Hasierako onespena 4. poligonoko 943. lurzatia

Carcarko Udalak, 2020ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea soberako lurzati deklara daitezela 4. poligonoko 943. lurzatiko 73,06 m², ondotik zuzenean saltzeko mugakide duen Alberto Redondo Izali.

Bigarren.–Espedientea jendaurrean izatea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondotik.

Carcarren, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2000809