21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 942. lurzatian. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2020ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Behin betiko onestea xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 942. lurzatiari dagokiona, Alberto Redondo Izalek sustatua.

b) Erabaki hau Nafarroako Gobernuari igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren espedientearen ale batekin batera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Carcarren, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

ARAUDIA

Antolamendu-planoan, lurzatiaren lerrokadura berria definitu da, eta ezarri dira barneko lerrokadura bat eta solairu bakarreko garaiera.

Ez da eraikigarritasuna handitu.

Ez dira aldatzen Carcarko Udal Plan Orokorraren gainerako determinazioak.

Iragarkiaren kodea: L2000808