21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigune historikoaren arau subsidiarioen aldaketa xehakatuak. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko urtarrilaren 13an egin bilkura arruntean, erabakia hartu zuen, udalkideek aho batez onetsirik. Hona hemen hitzez hitz, hartutako erabakia:

“Lehena.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Cabanillasko hirigune historikoaren arau subsidiarioen aldaketa xehakatuak egiteko.

Bigarrena.–Alkatea eskuordetzea, beharrezko kudeaketak egin ditzan.

Jakinarazten da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ezen, ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 28/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraituz.

Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.”

Cabanillasen, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2000781