21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Kirol Patronatuaren 03/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Kirol Patronatuaren 2018ko udal aurrekontuaren 03/2019 aurrekontu aldaketaren hasierako onespena 2019ko abenduaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (245. zk.) argitaratu ondoren, eta jendaurrean jartzeko epea amaitu eta alegaziorik aurkeztu ez denez, bidezkoa da, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan), aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onestea, eta xedatzen da argitara daitezela, behar diren ondorioetarako.

Kreditu gehigarria

I. kapitulua: 14.023,26 euro.

II. kapitulua: 26.000,00 euro.

Finantzaketa: diru-sarrera handiagoak.

III. kapitulua: 40.023,26 euro.

Burlatan, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2000827