21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Kultura eta Jaietako Patronatuaren 03/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Kultura eta festetako Patronatuaren 2019ko ekitaldiko udal-aurrekontuaren 03/2019 aurrekontu-aldaketari hasierako onespena emateko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (245. zk., 2019ko abenduaren 16koa) argitaratu ondoren, eta jendaurrean jartzeko epea amaitu eta alegaziorik aurkeztu ez denez, bidezkoa da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko irailaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan), aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onesten dira, eta ondorio horietarako argitaratzea xedatzen da.

Kreditu gehigarria

II. kapitulua: 40.000,00 euro.

Finantzaketa: kreditu baja.

I. kapitulua: 20.000,00 euro.

Finantzaketa: gastu orokorren diruzaintzako gerakina.

VIII. kapitulua: 20.000,00 euro.

Burlatan, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2000826