21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalbatzak, 2019ko abenduaren 16an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoaren espedientea.

Horiek horrela, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ameskoabarrengo Udalaren iragarki-taulan argitaratzen da, eta espedientea jendaurrean jartzen Ameskoabarrengo Udal Idazkaritzan (San Anton karrika, 30, Zudairi), argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena abenduaren 21eko 271/1998 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Aditzera ematen da, jendaurrean egoteko epean alegaziorik hartzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Ameskoabarrenean, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2000576