21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Esofagogastrikoaren Unitate Klinikoko buru den M.ª del Coro Miranda Murua andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 29ko 50/2019 Ebazpenaren bidez, M.ª del Coro Miranda Murua andrea Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Esofagogastrikoaren Unitate Klinikoko buru izendatu zuten bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren bidez. Izendapena urtebeterako zen, baina hiru urtez ere luzatzeko aukerarekin, karguaren jabetzatik hasita.

M.ª del Coro Miranda Murua andrea 2019ko otsailaren 1ean jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzak eskaera egin du Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Esofagogastrikoaren Unitate Klinikoko buru den M.ª del Coro Miranda Murua andrearen bitarte baterako izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan atal eta zerbitzu asistentzialetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da M.ª del Coro Miranda Murua andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Esofagogastrikoaren Unitate Klinikoko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario M.ª del Coro Miranda Murua andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren bidezkoa, urtebete luzatzea, 2020ko otsailaren 1etik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Esofagogastrikoaren Unitate Klinikoko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau M.ª del Coro Miranda Murua andreari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2000590