21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Hematologia Zerbitzuko Laguntza Klinikoaren Ataleko buru den M.ª Carmen Mateos Rodríguez andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 29ko 49/2019 Ebazpenaren bidez, M.ª Carmen Mateos Rodríguez andrea Nafarroako Ospitaleguneko Hematologia Zerbitzuko Laguntza Klinikoaren Ataleko buru izendatu zuten bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Izendapena urtebeterako zen, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaren jabetzatik hasita.

M.ª Carmen Mateos Rodriguez andrea 2019ko otsailaren 1ean jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du Nafarroako Ospitaleguneko Hematologia Zerbitzuko Laguntza Klinikoaren Ataleko buru den M.ª Carmen Mateos Rodríguez andrearen bitarte baterako izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan atal eta zerbitzu asistentzialetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da M.ª Carmen Mateos Rodríguez andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Hematologia Zerbitzuko Laguntza Klinikoaren Ataleko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario M.ª Carmen Mateos Rodríguez andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren bidezkoa, urtebete luzatzea, 2020ko otsailaren 1etik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Hematologia Zerbitzuko Laguntza Klinikoaren Ataleko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau Mª Carmen Mateos Rodríguez andreari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2000589