21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Endokrinoaren Unitate Klinikoko buru den Pilar Salvador Egea andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 15eko 12/2019 Ebazpenaren bidez, Pilar Salvador Egea andrea Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Endokrinoaren Unitate Klinikoko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren bidez. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere luzatzeko aukerarekin, karguaren jabetzatik hasita.

Pilar Salvador Egea andrea 2019ko urtarrilaren 21ean jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzak eskaera egin du Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Endokrinoaren Unitate Klinikoko buru den Pilar Salvador Egea andrearen bitarte baterako izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan atal eta zerbitzu asistentzialetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Pilar Salvador Egea andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Endokrinoaren Unitate Klinikoko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Pilar Salvador Egea andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren bidezkoa, urtebete luzatzea, 2020ko urtarrilaren 21etik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Endokrinoaren Unitate Klinikoko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau Pilar Salvador Egea andreari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2000588