21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Iñaki Oroz Zabalza jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko BEZaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dagoenez eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 8ko 300/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario Iñaki Oroz Zabalza jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko BEZaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 17an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2000791