21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María Martínez Bergasa andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko BEZaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Martínez Bergasa andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko BEZaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 17an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2000790