21. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

102/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nortzuek osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseilua.

Nafarroako Estatistika Kontseiluan parte hartzen duten erakundeen egituran eta antolaketan zenbait aldaketa egin direnez, eta erakunde horiekin kontsultatu ondoren, bidezkoa da kontseilu horretako kideen izendapena formalizatzea. Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin bat, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ahalmena dauka, Nafarroako Estatistika Institutuko Kontseiluko burua baita, kontseilu horretako kideen izendapen eta kargu-uzteak xedatzeko, bidezkotzat jotzen denean, hartan ordezkaturik dauden departamentu eta erakundeek proposatuta.

Horrenbestez, ukitutako departamentuek erakundeek proposaturik eta Nafarroako Estatistika Institutuaren txostena ikusirik,

AGINTZEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea:

Carlos Enrique Hidalgo Nieto jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkaria.

Pablo Roncal Los Arcos jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren ordezkaria.

Izaskun Abril Olaetxea andrea, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren ordezkaria.

Camino Bonafaux Martínez andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren ordezkaria.

Izaskun Goñi Razquin andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren ordezkaria.

Guillermo Nagore Frauca jauna, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren ordezkaria.

Juan Ardaiz Astrain jauna, Hezkuntza Departamentuaren ordezkaria.

Luis Campos Iturralde jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuaren ordezkaria.

Mikel Armendáriz Platón jauna, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren ordezkaria.

Fernando Izco García jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkaria.

Saioa Eseverri Ilarregui andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ordezkaria.

Fermín Laspeñas Oroz jauna, Kultura eta Kirol Departamentuaren ordezkaria.

Francisco Javier Abad Vicente jauna, Osasun Departamentuaren ordezkaria.

Miguel Ángel De Castro Puente jauna, Estatistikako Institutu Nazionalaren ordezkaria.

José María Jiménez Bolea jauna, Iruñeko Udalaren ordezkaria.

Blanca Castro Hinojosa andrea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkaria.

Javier Remirez Marrodan jauna, Nafarroako Lan Enpresen Elkartearen ordezkaria.

Dolores Ugarte Martínez andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria.

Jesús Fernando López Fidalgo jauna, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkaria.

Txerra García de Eulate Jímenez jauna, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoaren ordezkaria.

Iñaki Zabaleta Aramendía jauna, Eusko Langileen Alkartasuna (ELA/STV) sindikatuaren ordezkaria.

Augusto Paredes Antón jauna, Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren ordezkaria.

Javier Barinaga Adrian jauna, Comisiones Obreras de Navarra (CCOO) sindikatuaren ordezkaria.

Oihana Lopetegi Aranguren andrea, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuaren ordezkaria.

Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren ordezkaria.

2. Foru dekretu hau izendatuei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 31n.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2000962