207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

181E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita funtzionamendu baldintzak aldatzea ibilgailuetarako transmisio osagaiak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan. Mecanizados Industria Auxiliar SA da titularra, eta instalazioa Iruñeko udal-mugartean dago.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 241/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 236E/2014 Ebazpenaren bidez aldatua.

2020ko urtarrilaren 20an, titularrak eskatu zuen alda zitezela ingurumen baimen integratuan sartutako baldintzak; zehazki, bi hondakin berri sar zitezela sortutako hondakinen zerrendan (ingurumen baimen integratuaren III. eranskina), LER 150102 eta 150106 kodeekin, plastikozko ontziei nahasitako ontziei dagozkienak, hurrenez hurren.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, ondorioztatu du onargarria dela LER 150106 kodea duen hondakina zerrendan sartzea; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin. Bestalde, plastikozko ontzien hondakina (LER 150102) sartuta dago, dagoeneko, sortutako hondakinen zerrendan (ingurumen baimen integratuaren III. eranskina); hortaz, ez da beharrezkoa berriz ere sartzea.

Kasu honetan, ikusi da gertatzen direla Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak, eta, horrenbestez, bidezko da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, bat etorriz martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin (aipatutako foru legea Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa da), uste baita aldaketa espediente hau ez dela jendaurrean jarri behar.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hogeita hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onartzea egindako eskaera, zeinaren xedea baita funtzionamendu baldintzak aldatzea Iruñeko udal-mugartean ibilgailuetarako transmisio osagaiak egiten dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan; horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak bete beharko dituzte instalazio horren ingurumen baimen integratua emateko eta aldatzeko lehendik tramitatutako espedienteetan ezarritako baldintzak, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra Mecanizados Industria Auxiliar SA da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotakoak (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia), ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, subsidiarioki, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Mecanizados Industria Auxiliar SAra eta Iruñeko Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 6an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua), eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

Iragarkiaren kodea: F2008966