207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAGUE

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olagueko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko uztailaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Olaguen, 2020ko uztailaren 30ean.–Kontzejuko burua, José Luis Iraizoz Etulain.

Iragarkiaren kodea: L2010261