207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GERENDIAIN

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Gerendiaingo Kontzejuak, kontzeju irekiaren araubidearen arabera 2020ko ekainaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Espedientea ikusgai egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Gerendiainen, 2020ko irailaren 2an.–Kontzejuko burua, Benito López Sarasate.

Iragarkiaren kodea: L2010144