207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1618/2020 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 23ko 200E/2020 Foru Agindua betearazten duena.

María Gloria Mateo Ramos andreak parte hartu zuen Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 4an emandako 1156/2018 Ebazpenaren bidez onartutako txanda irekiko hautapen prozeduran, maisu-maistren kidegoko pedagogia terapeutikoa (gaztelania) espezialitatean.

2019ko abuztuaren 22an, María Gloria Mateo Ramos andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa).

Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 23ko 200E/2020 Foru Aginduaren bidez, partez baietsi egin zen María Gloria Mateo Ramos andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru agindu horretan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agindu zitzaion 9,7081 puntu eman zekizkiola, guztira, lehiaketaldian: I. atalean (“Irakasle lanean egindako zerbitzuak”), 6,7081 puntu; II. atalean (“Prestakuntza akademikoa”), 2,000 puntu –2.3 azpiatala, “Unibertsitateko beste titulazio batzuk”–, eta III. atalean (“Bestelako merezimenduak”), 1,000 puntu –3.1 azpiatala, “Etengabeko prestakuntza”–. Hortaz, 0,98 puntu gehitu behar zaizkie errekurtsogileak aldez aurretik III. atalean (3.1 azpiatala, “Etengabeko prestakuntza”) aitortuta zituen 0,020 puntuei, bat etorriz zuzenbideko oinarrietan adierazitakoarekin. Halaber, aipatu zerbitzuari agindu zitzaion egokitu zitzala behar diren ebazpenak, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenetik heldu direnak (ebazpen horren bidez, hautapen prozedura bat onartu zen maisu-maistren kidegoan sartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esparruko lanpostuetan).

Horrenbestez, aldatu behar da María Gloria Mateo Ramos izangaiaren puntuazioa, Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 23ko 200E/2020 Foru Aginduko 5. zuzenbideko oinarrian ezartzen denaren arabera.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea María Gloria Mateo Ramos izangaiaren puntuazioa, Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 23ko 200E/2020 Foru Aginduko 5. zuzenbideko oinarrian ezartzen denaren arabera, eta izangai horri 9,7081 puntu ematea, guztira, txanda irekiko hautapen prozedurako lehiaketaldian. Prozedura hori onetsi zen Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez.

2. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura eta María Gloria Mateo Ramos andreari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko uztailaren 28an.–Laguntza Juridikoaren Ataleko burua (Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 237/2020 Ebazpena), Juan Antonio Sola Ibarra.

Iragarkiaren kodea: F2009815