207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Aldaketa 2020ko plantilla organikoan.
Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko ekainaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indarreko plantilla organikoaren aldaketa (ur-hornidurako zerbitzuko langileen prestutasun osagarria).

Espedientea jendaurrean egon zen hamabortz egun baliodunean, dagozkion ediktuak 2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an, eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik.

Inolako erreklamaziorik egin ez denez gero, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da.

Horregatik, orain Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

–Aldaketa Udaleko langileen 2020ko plantilla organikoan, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin:

–Lanpostua: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofiziala.

  • Kopurua: 1.
  • Araubide juridikoa: funtzionarioa.
  • Maila: C.
  • Mailako osagarria, %12.
  • Lanpostuko osagarria, %25.
  • Aginteko osagarria, %10.
  • Arrisku bereziko osagarria, %7.
  • Prestutasun osagarria, %6,74.
  • Sarbidea: oposizioa.
  • Laneko egoera: hutsik.
  • Euskara maila: C1.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

  • Kopurua: 1.
  • Araubide juridikoa: funtzionarioa.
  • Maila: D.
  • Mailako osagarria, %12.
  • Lanpostuko osagarria, %18,35.
  • Aginte osagarria, %5.
  • Arrisku bereziko osagarria, %7.
  • Prestutasun osagarria, %7,74.
  • Sarbidea: oposizioa.
  • Laneko egoera: hutsik.
  • Euskara maila: B1.

–Administrazio-kontratua duten aldi baterako langileen izenen zerrendaren aldaketa, Xabier Zelaieta Zelaietari dagokionez:

  • Araubide juridikoa: administrazio-kontratudun aldi baterako langilea.
  • Kargua: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofiziala.
  • Egoera administratiboa: jarduenan.
  • Aitortutako zerbitzuen data: 2018-04-16.
  • Maila: C.
  • Gradua: 1.
  • Mailako osagarria, %12.
  • Lanpostuko osagarria, %25.
  • Aginteko osagarria, %10.
  • Arrisku bereziko osagarria, %7.
  • Prestutasun osagarria, %6,74.

–Lan-araubidean kontratatutako aldi baterako langileen izenen zerrendaren aldaketa, Juan Tomás Loyarte Mariezcurrenari dagokionez:

  • Araubide juridikoa: lan-araubidean kontratatutako aldi baterako langilea.
  • Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.
  • Egoera administratiboa: jarduenan.
  • Aitortutako zerbitzuen data: 2015-02-02.
  • Maila: D.
  • Mailako osagarria, %12.
  • Lanpostuko osagarria, %18,35.
  • Aginteko osagarria, %5.
  • Arrisku bereziko osagarria, %7.
  • Prestutasun osagarria, %7,74.

Beran, 2020ko irailaren 1ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2010000