207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2020ko Plantilla Organikoa. Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2020ko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, legez eskatutako quoruma zela, 2020ko ekitaldirako udaleko plantilla organikoaren hasierako onespena egin zuen. Erabakia 2020ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 20koan, argitaratu zen.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1.–Idazkaria, Igantziko Udalarekin batera, burua Arantzan.

Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %3,72. Egoera: hutsik. Euskara maila: 4 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran berretsi).

2.–Administrari ofiziala.

Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,36. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 30ean egin bilkuran berretsi).

3.–Zerbitzu anitzetako arduraduna.

Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %6,36. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran berretsi).

2020KO LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioen izenen zerrenda

1.–Josetxo Urreta Arribillaga.

Maila: C. Gradua: 3. Antzinatasuna: 4 bosturteko. Zerbitzu aitortuen data: 1992ko martxoak 2. Lanpostua: administrari-ofiziala. Administrazio egoera: Jardunean.

2.–Angel Urtxegi Telletxea.

Maila: C. Gradua: 1. Antzinatasuna: bosturteko 1. Zerbitzu aitortuen data: 2011ko otsailak 7. Lanpostua: zerbitzu anitzetako arduraduna. Administrazio-egoera: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileen izenen zerrenda

1.–Ainara Velez Ara.

Maila: A. Zerbitzu aitortuen data: Lanpostua: idazkari-kontuhartzailea. Administrazio-egoera: jardunean.

Arantzan, 2020ko abuztuaren 31n.–Alkateak, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2009990