207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

337/2020 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita honako deialdi hau: Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2020-2021 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako graduko arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen duen maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak 2.3 artikuluan dioenez, musikako goi mailako arte irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek jakintza arlo horretako berariazko ikerketa zientifiko eta teknikoen programak bultzatuko dituzte, esparru horretan ezagutza sor eta heda dadin eta berrikuntza gara dadin. Aditzera ematen du, bestetik, hezkuntzako administrazioek behar diren mekanismoak ezarriko dituztela ikastetxe horiek ikerlan zientifiko eta teknikoa egin ahal izan dezaten, edo hori egiteko euskarria eman dezaten.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 222/2020 Ebazpenaren bidez, arautu da Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2020-2021 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.

Deialdian aurkeztutako proiektuen zerrenda 2020ko uztailaren 27an argitaratu zen, eta 2020ko abuztuaren 6an, berriz, behin-behineko emakida, deialdiaren atal bakoitzari dagozkion puntuazioak adierazita. Behin-behineko zerrendari ez zaio erreklamaziorik aurkeztu.

Behin-behineko emakida horren jendaurreko aldia bukatu ondoren, bidezkoa da ebazpen bat onestea, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleei 2020-2021 ikasturtean ikerketa proiektuak emateko.

Arte Ikasketen Atalak egin duen aldeko txostena ikusita, non jasotzen baita zein den behin betiko emakida puntuaziorik altuena lortu duten bi ikerketa proiektuetarako, 5 puntu edo gehiago eskuratu dutenen artean.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 20ko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebaztea 2020-2021 ikasturterako.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle hauei ematea ikerketa proiektuak:

–Daniel Iván San Miguel Álvarez jauna.

–Carolina Queipo Gutiérrez andrea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta www.nafarroa.eus zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora, bai eta interesdunei ere.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 21ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2009612