207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

797E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita San Adriango hirigintzako udal planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, Laser Ebro SLk sustatua. Aldaketak S-12, S-13 eta S-14 sektoreei eragiten die.

Aldaketak San Adriango Udalaren hasiera bateko onespena du, 2019ko uztailaren 17an emana, eta jendaurrean jartzeko tramitea egin da, iragarki bat argitaratu ondoren 2020ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22koan.

Espedientearen helburua da S-12, S-13 eta S-14 sektoreen hirigintza-antolaketa aldatzea, Laser Ebro SL enpresak handitzeko dituen beharrei erantzuteko. Izan ere, enpresak aurrez aurre duen 3. poligonoko 1965. lurzatira hedatzeko asmoa du. Lurzati hori udalarena da, eta berdegune gisa erabiltzeko sailkatua dago. S-13 sektorearen eremua aldatzeak berekin dakar mugakide dituen sektoreak ere aldatzea, lurzoruaren sailkapena eta erabilerak aldatuko baitira, eremuen kudeaketarekin lotutako beste alderdi batzuez gainera.

Zehazki, proposatzen da 3. poligonoko 1965. lurzatia gehitzea, eta haren hirigintza-erabilera aldatzea, berdeguneetarako toki sistema izatetik utzi eta industria-erabilera izan dezan (6.065, 61 m²); S-13 sektorearen hegoaldeko muga (S-12 sektorearekin muga egiten duena) sarbidearekin bat etorriko da, eta zuhaiztia eta ekipamendua sartzen dira; 8.903 m²-ko eremu bat gehitzen da, S-14 sektorearen SI-2 azpisektoretik datorrena; eta exekuzio unitate berri bat zehazten da 12. sektorean, UE-1 izenekoa.

Ingurumenaren ikuspuntutik, lurzoruaren sailkapenaren eta erabileraren aldaketa hauek ez dute ingurumen ukipenik eraginen, aldaketak hiri-lurzoru finkatuetan eta industria-erabilerarako lurzoru urbanizagarrietan egitea proposatzen baita. Lur horiek, neurri handi batean, urbanizatuak eta eraikiak daude jada.

Aldaketaren ezaugarriak eta ondorioak ikusirik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa egitea San Adriango hirigintzako udal plana S-12, S-13 eta S-14 sektoreetan aldatzeari buruz, ez baitu ondorio nabarmenik eragiten ingurumenean. Aldaketaren sustatzailea Laser Ebro SL izan da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta San Adriango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 29an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2009948