207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

796E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Mendabiako Udal Planaren Aldaketaren ingurumen txosten estrategikoa egiten duena, lurzoru urbanizaezin orotarikoari dagokionez, Mendabiako Udalak sustaturik.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6.2 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Udalak 2019ko urriaren 31n onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko azaroaren 22an 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldaketaren helburua lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa egokitzea da abeltzaintza poligonoaren ingurunean; hala, poligonoaren hegoaldean dauden abeltzaintza instalazioak lurzoru urbanizaezin orotariko modura agertuko dira (G2 deitutakoa).

Mendabiako udal planeko lur orotarikoak, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak edo horiei lotutako jarduerak ezartzea aurreikusitako kokapenak hartzen ditu, nekazaritza eta abeltzaintzako poligonoaren kasuan bezala. Hortaz, aldaketaren xedea den esparrua (4. poligonoaren 1757-1760, 1837, 1840 eta 1847-1860 lurzatiak), abeltzaintzako instalazioak dituena, bat dator proposatutako sailkapenarekin.

Aldaketak lur orotarikoaren araudian zenbait irizpide txertatzea ekarriko du, hain zuzen ere instalazioak garbi eta zainduta egoteko, baldintza zuzenetan, bideekin muga egiten duten espazio irekietan zuhaitz pantailak ezartzeko aukera, eta jarduera bertan behera utziz gero jatorrizko egoerara itzultzeko betebeharra.

Aldaketaren ezaugarriak eta ondorioak ikusirik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta eskudantziak ematen dizkidatenez bai Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak, eta bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak,

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa egitea Mendabiako Udal Planaren aldaketari dagokionez, lur orotarikoan; Mendabiako Udala da sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Mendabiako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 29an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2009988