207. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

681E/2020 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa ematen duena Arantzako Arau Subsidiarioak S1 sektorean eta haren inguruan aldatzeari buruz. Honako hauek dira aldaketaren sustatzaileak: A. Fagoaga, M.I. Taberna, J.L. Iparragirre, F. Vergara, A. Beizama, E. Orbegozo, J.L. Burlada eta E. Ordoki.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6.2 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Arantzako Udalak 2019ko apirilaren 24an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14koan.

Aldaketaren xedea da aldatzea lurzoru urbanizagarriko S1 sektorearen erabilera globala, babes ofizialeko bizitegi kolektiboko erabilera zuena, familia bakarreko edo bi familiako etxebizitzako erabilera izan dezan. Halaber, eremu horretatik kanpo uztea 5. poligonoko 387. lurzatia; izan ere, lurzati hori produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezintzat hartuko da.

Aldaketaren eremua da S1 sektorea eratzen duten lurzatien multzoa: 5. poligonoko 381. lurzatitik 386.era, 390. lurzatia eta 391.a, 9.727 m²-ko azalera dutenak. S1 sektoreko planeamendua indarrean dago 2004. urtetik, Arantzako Arau Subsidiarioen aldaketa baten ondorioz. Aldaketak ez dio eragiten sektorearen sailkapenari, lurzoru urbanizagarria baita, salbu eta 5. poligonoko 387. lurzatiaren kasuan. Azken hori izanen da lurzoru urbanizaezina-familia bakarreko bakartua, eta gaur egun 389. lurzatiko etxebizitzarako sarbidea da. Ingurumenari dagokionez, ez da ingurumen ukipen berririk izanen, eremua ia bere horretan utziko baita eta lurzoruaren erabilera ez baita aldatuko. Sektorearen antolamendu berriak sarbide bat du hegoaldean dagoen bide batetik, zeinak sektorea zeharkatzen baitu iparralderantz (han daude lurzati eraikigarriak). Orobat, berdeguneetarako erreserba herrigunearen alboko eremu batean dago.

Ingurumen txosten estrategikoaren arabera, inpaktuak bateragarriak dira edota moderatuak eta oso arinak dira. Hortaz, horien eragina arintzeko, prebentziorako zenbait neurri proposatu dira (9. kapitulua), baita ingurumena zaintzeko programa bat ere. Neurri horiek aplikatuko dira obretako fasean, batez ere.

Inpaktu akustikoaren azterketan ondorioztatu da ezen betetzen direla bizitegi erabilerarako kalitate akustikoaren helburuak, eta ez da beharrezkoa bestelako aukerak planteatzea.

Aldaketaren ezaugarriak eta ondorioak ikusirik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da, aldekoa, honako honi buruz, iritzi baita ez duela ondorio nabarmenik ingurumenean: Arantzako Arau Subsidiarioak aldatzea S1 sektorean eta haren inguruan. Honako hauek dira aldaketaren sustatzaileak: A. Fagoaga, M.I. Taberna, J.L. Iparragirre, F. Vergara, A. Beizama, E. Orbegozo, J.L. Burlada eta E. Ordoki.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Arantzako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 11n.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2009607