205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Irunberriko “San Isidro” zahar etxean adinekoentzako zerbitzuak emateko prezio publikoak 2020rako. Behin betiko onespena

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, besteak beste, Irunberriko “San Isidro” zahar etxean adinekoentzako zerbitzuak emateko 2020ko prezio publikoak ezartzeko erabakia, legez behar den gehiengoa zuela.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, adinekoentzako zerbitzuak emateko 2020rako prezio publikoak behin betiko onetsi dira eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin, maiatzaren 31ko 15/2020 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Irunberrin, 2020ko abuztuaren 4an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

ERANSKINA

Irunberriko “San Isidro” zahar etxean adinekoentzako zerbitzuak emateko prezio publikoak

ZERBITZUA

MENDEKOTASUNA

HILABETEKO TARIFA

OHARRAK

Zahar etxea

Mendekotasunik ez dutenak

1.438,24

Zahar etxea

Mendekotasun ertaina

1.638,24

Zahar etxea

Mendekotasun larria

1.970,51

Zahar etxea

Mendekotasun handia

1.970,51

Eguneko egonaldiak (al.-or.)

(8 ordu egunean)

747,05

Kontsultatu idatzoharra

Oharra:

–Zerbitzu guztiak BEZetik salbuetsita daude.

–Eguneko egonaldien zerbitzuek ez dute garraioa barne hartzen, eta zentroan bertan 8 orduz egoteko dira.

Iragarkiaren kodea: L2008768