205. ALDIZKARIA - 2020koirailaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, euskara sustatzeko dirulaguntzak emateko.
2019-2020 ikasturtea. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/521749). DDBN (Identifikazioa: 521749).

Lehena.–Onuradunak:

Udalerriko pertsona helduak, Euskara ikastaroetan parte hartu nahi dutenak. Horretarako baldintza hauek bete beharko dituzte: 16 urtetik gorakoak izatea, Zizur Nagusian erroldaturik egotea, eskabidea aurkezten denetik kontatzen hasita gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, bai eta lagunduko den ikasturteak irauten duen bitartean ere, eta %75etik gorako asistentzia izatea.

Bigarrena.–Xedea: euskara sustatzeko jarduerak bultzatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Euskara sustatzeko diru-laguntzen deialdia. 2019-2020 ikasturtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 2.500 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta 2020ko irailaren 25ean bukatuko da.

Zizur Nagusian, 2020ko ekainaren 10ean.–Patronatuburua, Karlos Terés Suescun.

Iragarkiaren kodea: L2009851