205. ALDIZKARIA - 2020koirailaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzeak, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 993. eta 1137. ebazpenen bitartez (2020ko uztailaren 22an eta abuztuaren 26an eman zituen, hurrenez hurren), alkateari dagozkion eginkizunak jarraian ageri diren zinegotzien esku utzi dira abuztuaren 3tik irailaren 3ra bitartean:

–Abuztuaren 3tik 9ra, biak barne, Anichu Agúera Angulo lehen alkateordearen esku.

–Abuztuaren 10etik 16ra, biak barne, Fernando Ferrer Molina bigarren alkateordearen esku.

–Abuztuaren 17tik 23ra, biak barne, Zeus Pérez Pérez hirugarren alkateordearen esku.

–Abuztuaren 24tik 30era, biak barne, Irune García García laugarren alkateordearen esku.

–Abuztuaren 31tik irailaren 3ra, biak barne, Zeus Pérez Pérez hirugarren alkateordearen esku.

Argitara ematen da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoa bete dadin.

Tuteran, 2020ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2009820