205. ALDIZKARIA - 2020koirailaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Arau subsidiarioen aldaketa, AR-2 eremuko UE-23 unitatean,
Los Cabezos industrialdean. Behin betiko onespena

Lodosako Udalak, 2020ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“1. Behin betiko onestea adierazitako agiria, ondoko izenburu hau duena: Hiri-jarduketarako plan berezia, Lodosako arau subsidiarioen aldaketa xehatua, AR-2 banaketa eremuko UE-23 exekuzio unitateko hirigintzako araudiaren 37. artikuluaren aldaketa, Jurramendiko Mankomunitateak sustatua (P3113452A). Lizarraldeko EEZB Hirigintza Zerbitzuko arkitekto Ernesto García Aguadok idatzi du agiria 2020ko otsailean, eta ez du elkargoaren ikus-onespenik (Lodosako Udalean 465 sarrera zenbakia du, 2020ko martxoaren 3koa). Helburua da erregai biltegi txikiak jarri ahal izatea, norberak erabiltzeko, AR-2 banaketa eremuko UE-23 exekuzio unitatean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikuluak, 72. artikuluari dagokionez, xedatua bete beharrez.

2. Sustatzaileari jakinaraztea eta behin betiko onesteko erabaki honen xedapen zatia eta aldatutako araudiaren testua argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta igortzea dokumentazio teknikoaren ale bat, izapideetako ziurtagiriak eta ezarritako gainerako dokumentazioa Nafarroako Gobernuari, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia, Lurralde eta Paisaia Zerbitzua. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuari buruz, ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkeztu ahalko da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da berriz aurkeztu errekurtso-mota hori bera.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”

Aldatu den hirigintza araudian soilik paragrafo bat gehitu da eta jarraian adierazten den bezala gelditu da.

Agiria Foru Komunitateko administraziora igorri da Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sisteman sar dezaten (NHIS).

Lodosan, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008602