205. ALDIZKARIA - 2020koirailaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Kontutan harturik 2020ko irailaren 14tik 20ra bitarte, biak barne, herritik kanpo izango naizela.

Kontutan harturik Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluak ematen dizkidan eskumenak, eskuordetzeari buruzko abenduaren 16ko 57/2005 Legeak emandako idazketaren arabera.

Kontutan harturik Toki Entitateen Antolamenduari, Funtzionamenduari eta Erregimen juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44, 46 eta 47 artikuluetan ezarritakoa betez, bidezkoa dela legez dagozkidan eskumen eta funtzioak udal honetako lehenengo alkateordearen esku uztea.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumenak eta atribuzioak Eduardo Murugarren Francés, udal honetako lehenengo alkateordearen esku uztea, 2020. urteko irailaren 7tik 13ra bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Irurtzunen, 2020ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2009957