205. ALDIZKARIA - 2020koirailaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, Ibilgailuen trafikoaren gaineko ordenantzan.
Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Esteribarren ibilgailuen trafikoa arautzen duen ordenantzako aldaketa. Iragarkia 2020ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 25ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2020ko abuztuaren 11n.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

ALDAKETA, ESTERIBARREN IBILGAILUEN TRAFIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

Atarikoa

Helburua da autokarabanen estazionamendua antolatzea udalerriko hiriguneetan, haien BGPa 3.500 kg-koa edo hortik beherakoa denean.

Autokarabanen erabilera kontuan izanik, aldian behingoa baita, asialdiari eta oporrei lotua, justifikatuta dago estazionamendu murriztuko eremuak ezartzea, erabilera handiko aparkatzeko tokirik okupa ez dezaten autokarabanek. Horri erants dakioke ikusgarritasun arazoak sortzen dizkietela oinezkoei eta eremu publikoaren gainerako erabiltzaileei.

Horregatik,

2. puntua eransten da Ibilgailuen trafikoaren gaineko udal ordenantzari, 2009ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 7an, argitaratu zen aldaketarekin izandako idazketaren arabera.

TESTU ARAUTZAILEA

23.2. artikulua.

Baimendutako gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa duten autokarabanak aparkatzen ahalko dira, soilik, Udalak beharrezko seinaleekin zehazten dituen eremuetan. Hala, Esteribarko udalerriko hirigune bakoitzean, Esteribarko ibilgailuen erroldan alta emanda dauden autokarabanak baino ezin dira aparkatu, baldin eta haien titularrak erroldaturik badaude ibilgailua aparkatu gogo den herrian.

Orobat, Udalak autokarabanen estazionamendua baimendu dezake salbuespenez, ezarriko dituen baldintzetan, interesdunak eskatu ondoan.

Iragarkiaren kodea: L2009114