205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, lerrokadurak aldatzeko bizitegi-gune estentsiboan (zentro termoludikoaren aldean).
Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko uztailaren 31n egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, lerrokadurak aldatzeko zentro termoludikoaren inguruko bizitegi-gune estentsiboan.

Erabaki hori argitaratu egiten da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina):

“Hiri-jarduketarako plan berezia onesteko tramitatzen ari den espedientea sustatu du Cascanteko Udalak, helburua izanik beheko solairuko lerrokadurak aldatzea zentro termoludikoaren inguruko bizitegi-gune estentsiboan.

Ikusirik, 2020ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, hura hasiera batez onetsi eta jendaurrean jarri zela hilabetez, iragarkia 2020ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11n, argitaratu eta biharamunetik aurrera, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan argitaratzeaz gain, 2020ko ekainaren 4an, eta ez dela haren aurkako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, espedientea osatzen duten agiriak ikusirik, Udalbatzaren Osoko Bilkurak ondokoa erabaki du, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz eta gaia eztabaidatu ondotik:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Cascanteko Udalak sustatu duena, beheko solairuko lerrokadurak aldatzeko zentro termoludikoaren inguruko bizitegi-gune estentsiboan.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barne hartzen dituen hirigintza arauekin batera.

Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenaren erabakia hartzen denetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea Alkatetza Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.

Erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Cascanten, 2020ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008766