205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 849. Ebazpena eman zuen 2020ko irailaren 4an. Hona hemen testua:

Udal honetako alkatea osasun arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez, jarraian ageri den ebazpena ematen dut, legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz eta kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak lege testu horren beraren 44. artikuluari buruz dioena.

EBAZPENA

1. Ander Carrascón Erice lehen alkateordearen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, gaurtik hasita (2020ko irailaren 4a) eta nire aldi baterako ezintasunak dirauen bitartean.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2020ko irailaren 7an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2010231