205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Patronatuko buruaren eskumenak buruordearen esku uztea

Udal honetako Kultur eta Jaietarako Patronatuko buruak, 2020ko irailaren 4an, 49. Ebazpena eman zuen. Hona hemen testua:

Patronatuko burua osasun arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez, jarraian ageri den ebazpena ematen dut, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz eta kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak lege testu horren beraren 44. artikuluari buruz dioena.

EBAZPENA

1. Ana Monreal Lesmes buruordearen esku uztea Patronatuaren buru gisa dagozkidan eginkizunak, gaurtik hasita (2020ko irailaren 4a) eta nire aldi baterako ezintasunak dirauen bitartean.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2020ko irailaren 7an.–Patronatuko burua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2010229