205. ALDIZKARIA - 2020koirailaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Alkatetzaren eskuordetzeak

121/2020 Ebazpena, abuztuaren 26koa, Buñuelgo (Nafarroa) alkate udalburuarena.

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, erregelamendu hartan arautzen baita Alkatetzaren eskuordetzeen araubidea,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Buñuelgo Udaleko zinegotzi hauek eskuordetzea, alor jakin batzuetan Alkatetzari dagozkion eskumenak erabil ditzaten, legearen arabera utziezinak direnak kenduta; hona hemen izendapenak:

Enrique Litago Tabuenca, Hirigintzako zinegotzi ordezkaria, Eduardo Álvarez Hidalgo zinegotzi ohiaren ordez; nik udal arlo horretan egin dezakedan lana galarazi gabe.

Úrsula Pardo García, Gizarte Ongizate, Berdintasun eta Osasuneko zinegotzi ordezkaria, Manuela Álvarez Amézcua zinegotzi ohiaren ordez.

Nerea Martínez Beltrán, Kiroletako zinegotzi ordezkaria, Enrique Litago Tabuenca zinegotziaren ordez, zeinak eusten baitio Hezkuntzako zinegotzi ordezkariaren karguari, eta galarazi gabe Nerea Martínez Beltránek kultura eta bestetako udal arloetan egin dezakeen lana.

Hirugarrena.–Udalbatzari izendapen eta eskuordetze hauen berri ematea, egiten den lehenengo osoko bilkuran.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udalaren web-orrian argitara dadila agintzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2009837