205. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Granja Malon Fernandez SLk sustatua.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0052-2020-000054

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Instalazioa

Zerri-gizendegia

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 9.1.c)

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua

9.3.b)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.6.b)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina /
1. taldea

Titularra

Granja Malon Fernandez SL

Tokia

10. poligonoa, 40. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 617.864,000 eta Y: 4.687.366,000

Udalerria

Murillo el Cuende

Proiektua

Baimenaren baldintzak berrikustea, Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioen gaineko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm

Iruñean, 2020ko abuztuaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2009683